Sanbartolomeak 2024

Pablo Carrascosak irabazi du Etxaniz Memoriala

Barren 2024ko abu. 24a, 10:10

Lehendakari Txapelketarako proba puntuagarria izan zen Elgoibarren jokatu zuten Etxaniz Memorialaren 77. ekitaldia eta Extremadurako txirrindulari  Pablo Carrascosa Miller (Finisher) izan zen azkarrena.

Lau lagunek osatutako ihesaldiko kideetako bat izan ostean, Carrascosa bakarrik ailegatu zen Pedro Migel Urruzuno kaleko helmugara, iheskideei aldetxoa aterata. Hala, gogotik eta amorrazioz ospatu zuen lasterketa beteranoan lortutako garaipena. Sergio Trueba (Equipo Gomur) sailkatu zen bigarren postuan eta Asier Castilla (Laboral Team) hirugarrengoan. Taldeka irabazlearen Finisher taldea izan zen onena. 


Victor Garcia de Andoin Burgosen omenezko minutuko isilunea gordeta hasi zen Bezpera Egunean San Bartolome jaiei hasiera eman zien Etxaniz Memoriala, Kalegoen plazatik.

Elgoibarko lasterketaren ostean, Sergio Trueba Cagigasek (GOM) lidergoari eutsi dio Lehendakari Txapelketako sailkapen nagusian eta Asier Castilla Pikaza (LAB) da 23 urtez azpikoen arteko lehen sailkatua. Hamasei lasterketek osatzen dute aurtengo Lehendakari txapelketa. Arratera Igoerarekin hasi zen uztailaren 13an eta irailaren 21ean jokatuko dute azken proba: Baranbioko Andra Mari Txiki Saria.

Hona 2024ko Etxaniz Memorialaren laburpen-bideoa, Txirrindulariak atariaren eskutik:

Pablo Carrascosa irabazlearen adierazpenak:

Etxaniz Memoriala, irudietan: