Soraluzeko parrokia laga ostean iritsi zen Benantzio Otaegi (Azpeitia, 1943) Elgoibarrera, 1993an, eta 29 urtez izan zen Elgoibarko parrokoa. Parrokiaz aparte, Elgoibarko auzoetako elizetan ere urteetan jardun zen mezak ematen. 2022ko urtarrilean laga zuen Elgoibarko parrokia, Errege Eguneko mezan, eta urte bereko San Bartolome Eguneko mezan egin zioten agurra.
Benantzio Otaegi 1943an jaio zen Azpeitian. 10 urte zituela, seminarioan sartu zen, eta sei bat urtez aritu zen bertan ikasten, Batxilergoa amaitu zuen arte. Tuteran jarraitu zituen ikasketak, eta ondoren, Donostiako seminarioan sartu zen. 1970ean hasi zen apaiz lanetan, Usurbilen. Gerora, Arrasateko San Andres parrokiara iritsi zen, eta 1988an Soraluzera. Bost urte egin zuten han, eta ondoren, Elgoibarrera etorri zen. Erretiroa hartu zuenetik, Donostiako Gotzaitegiak Antiguako auzoan duen seminarioa izan du bizitokia.