Iosu Mendikute txapeldunorde San Andresko bola premioan

Barren 2024ko uzt. 15a, 11:41

Iosu Mendikute San Andresko bola premioan jaurtiketa bat egiten. Arg: plaentxia.eus

San Andresko bola premioa jokatu zuten domeka arratsaldean Soraluzeko San Andres auzoko bolatokian.

Denera 27 bolarik hartu zuten parte eta Unai Larreategi gailendu zen, hiru txirlo botata. Hala, Soraluzeko alkatea ere baden bolariaren buru gainera joan zen San Andresko bola premioko txapela. Iosu Mendikute elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan. Asteburu betea osatu du Mendikutek, barikuan eta zapatuan Goierriko Bi Handiak mendi lasterketan hartu baitzuen parte, eta 18 ordu eta 11 minutuan osatu zuen 90 kilometroko proba. Domekan bolo-jokoan ere ondo moldatzen dela erakutsi zuen San Andresen. Pedro Gomez eibartarra sailkatu zen hirugarren postuan. 

*Iturria: plaentxia.eus

Unai Larreategik irabazi zuen titaldia. Arg: plaentxia.eus

Lehen sailkatuak. (arg: plaentxia.eus)