Furnierrek kadete mailako Euskadiko selekzioarekin parte hartu du Espainiako hondartza eskubaloi txapelketan. La Manga del Mar Menor (Murtzia, Espainia) herriko Puerto Bello hondartzan jokatu zuten txapelketa uztailaren 1etik 3ra bitartean. Euskadi laugarren postuan sailkatu zen Madrilgo selekzioa gailendu zen txapelketan.
Ane Agirre, berriz, Asturiasen lehiatu da infantil mailako Euskadiko taldearekin. Hainbat erkidegotako selekzioak lehiatu ziren Juan Jose Arribasen omenez antolatzen duten txapelketa prestigiotsuaren 29. edizioan, Cangas de Narcea herrian. Euskadiko selekzioak seigarren postua eskuratu zuen.