Infantil mailako Euskadiko eskubaloi selekzioak Cangas de Narcean (Asturias, Espainia) jokatuko duen txapelketa batean parte hartuko du, uztailaren 2tik 6ra bitartean.
Hainbat erkidegotako selekzioak lehiatuko dira Juan Jose Arribasen omenez antolatzen duten txapelketa prestigiotsuaren 29. edizioan. Euskadiko selekzioko hautatzaile Maialen Pescadorrek eta Sonia Gomezek 14 jokalari deitu dituzte, eta horietako bat da Sanlon diharduen Ane Agirre Barua elgoibartarra.
Euskadiko Hondartza selekziora deitua
Ekin Furnier Egiguren mendaroarrak ere jaso du euskal selekzioaren deia. Kadete mailako Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du Espainiako hondartza eskubaloi txapelketan. Uztailaren 1etik 3ra bitartean jokatuko dute La Manga del Mar Menor (Murtzia, Espainia) herrian. Euskadiko taldeak Katalunia eta Aragoi izango ditu aurkari A Multzoan. Guztira 15 selekzio lehiatuko dira hiru taldeko bost multzotan banatuta.