Eguraldi eguzkitsuaren laguntzarekin animazio handia egon da goiz osoan Elgoibarko kaleetan. Udaldian diharduten 200dik gora umek hartu dute parte Bagatoz Egunerako antolatutako ekitaldietan.
Sokamuturrarekin hasi dute eguna eta zezenzikleten aurrean korrika ibili dira neska-mutilak. Gero, erraldoien ikastaroa eman diete Bergarako erraldoi eta kilikien konpartsako lagunek, eta amaieran kalejira egin dute dultzaimneroen laguntzarekin. Udaldian parte hartzen ari diren umeek egindako erraldoiek eta buruarinek ere hartu dute parte kalejiran. Plazara iritsi direnean pregoia irakurri dute udaletxeko balkoitik, eta txupina ere jaurti dute. Horren ostean, indarrak berreskuratu dituzte elizako arkupeetan egin duten bazkarian. Bakoitzak etxetik eramandakoa jan dute.
Bazkalostean Betisua txarangarekin dantzan eginez egin dute digestioa, jai egunari amaiera emanez.