Lehen egunean baino lagun gehiago espero zituzten arren, ez zutela horrenbeste jende gerturatzea aitortu dute Elgoibarko Urbizi Urpekaritza taldetik. Ordu eta erdian 40 bataio baino gehiago egin zituztela azaldu dute, hortaz, martitzenean egin zituzten hogeiak batuta, 60tik gora lagunek izan dute urpean arnastearen sentzazioa sentitzeko eta bizitzeko aukera, horixe baita urpekaritza bataioen helburua, Urbizikoen berbetan. "Benetan pozik gu jendearen erantzunagatik eta jendea ere gustora", esan dute.