Urpekaritza bataioa egiteko aukera Mintxetako igerilekuetan

Barren 2024ko uzt. 4a, 11:51

Urbizi urpekaritza taldekoek urpekaritza bataioa egiteko aukera eskainiko dute, debalde, gaur.

Udal Kirol Patronatuko abonatuentzat doakoa izango da Mintxetako Igerilekuetan egingo duten urpekaritza bataioan parte hartzeko aukera. Abonatu ez direnek ere parte hartu ahal izango dute bataioan, igerilekuan sartzeko sarrera ordainduta.

18:30etik aurrera eskainiko dituzte urpekaritzan hasteko saioak diren urpekaritza bataioak. Urbizikoek azaldu dutenez, urpean arnastearen sentzazioa sentitzea eta bizitzea da saio horien helburua. Martitzenean ere eskaini zuten era honetako saioa Mintxetan bertan, eta hogei bat lagun inguruk hartu zuen parte, eguraldia onegia izan ez arren.

*Argazkiak: Urbizi Urpekaritza Taldea.