Elgoibarreko kirol arropak Ugandako umeenganaino ere ailegatu dira

Barren 2024ko uztailaren 4a

Aurrez Senegalgo Dionewar herrira iritsi ziren moduan, Ugandaraino ere ailegatu dira C.D. Elgoibarren kirol jantziak. 

Senegalera Bergarako Ndank Ndank elkarteko kideen bitartez bidali zituzten kirol arropak, maiatzean; eta, Ugandara Build a future izeneko elkartearen bidez ailegatu dira. Ugandako umeek pozez jaso dituzte arropak eta estreinatu dituzte dagoeneko, C.D. Elgoibarrek zabaldu dituen irudietan ikus daitekeen moduan. Kirol taldeak eskerrak eman dizkio Leyre Morlari, bera arduratu baita Elgoibartik bidalitako kirol arropak Ugandaraino eramateaz.