Udaletik jakinarazi dutenez, lehendik dagoen jasogailuaz gain, eskilara-arrapala bat jarri dute igerileku handira sartzeko, mugikortasun zailtasunak dituzten herritarrei erabilera errazteko.
Erabiltzaile asko egun eguzkitsu apurretan
Igerilekuek lehen hilabetean izan dituzten erabiltaile kopuruei buruzko datuak ere eman ditu Udalak. Inoiz baino goizago zabaldu zuten aurten Mintxetako bainu denboraldia, ekaina hastearekin bat, baina lehen hilean egun oso gutxi egin ditu igeriluekuetara joateko modukoak. Hala ere, eguraldi ona izan den lau egunetan, erabiltzaileen kopurua esanguratsua izan dela nabarmendu dute Udaletik. "Egunean 1.000 pertsona baino gehiago izan dira lau egunetan: ekainaren 16an 1.031 pertsona erregistratu ziren, ekainaren 17an 1.104 pertsona, ekainaren 25ean 1.435 pertsona eta ekainaren 26an 1.262 pertsona. Guztira, ekainean, 10.151 erabiltzaile hartu ditu igerilekuak", azaldu dute.
Inguruko herrietako ikasleak izan dira igerilekuetara etorri direnetako batzuek, ikasturteari amaiera emateko egiten dituzten irteren baita etorri baitira Mintxetara. Aurreko urteetan baino ikastetxe gehiagotatik etorri direla aurten azaldu dute Udaletik, besteak beste, Elgeta, Eibar edota Ermuko eskola umeak etorri ziren igerilekuez gozatzera.