Zapatuan hasiko da uda denboraldia Mintxetan

Barren 2024ko mai. 31a, 10:00

Elgoibarko Udalak Mintxetako igerilekuen uda denboraldia luzatzea erabaki du aurten, eta bihar zabalduko dituzte aire libreko igerilekuak. 

Igerilekuak ixteko epea ere atzeratu egin dute, azken urteetan irailean egin duen eguraldia kontuan hartuta, eta irailaren 29ra arte egongo dira zabalik. Mintxetako igerilekuen denboraldia, beraz, lau hilabetekoa izango da aurten.
Astelehenetik barikura 11:00etatik 20:30era zabalduko dituzte; zapatuetan, domeketan eta jai-egunetan, 10:00etatik 20:30era, eta abuztuan eta irailean, 20:00etan itxiko dituzte. Sarrerak 6 euro balio ditu (18 urtetik beherakoek, 4 euro).


Abonuak

  • 18 urtetik beherako banakakoa: 72,25 €
  • 18 urtetik gorako norbanakoa: 81,25 €
  • 60 urtetik gorako erretiratuak: 72,30 €
  • 60 urtetik gorako erretiratuen senitartekoa: 120 €
  • Ikasleak: 75,50 €
  • Elgoibarko familia: 142,50 €
  • Behar bereziak dituzten pertsonak: 68 €
  • Elgoibarren bizi ez den norbanakoa: 95,75 €
  •  Elgoibarren bizi ez den familia: 153,50 €


Erabiltzaile kopuruak, urtez urte

  • 2023: 47.400
  • 2022: 47.000
  • 2021: 41.500
  • 2020: 27.000
  • 2019: 43.000
  • 2018: 42.000
  • 2017: 34.000
  • 2016: 40.411
  • 2015: 45.123
  • 2014: 34.522
  • 2013: 53.527
  • 2012: 52.000
  • 2011: 42.065
  • 2010: 48.000
  • 2009: 55.056
  • 2008: 34.342
  • 2007: 15.000
  • 2006: 29.000
  • 2005: 32.000