Udaletxean hasi da ospakizuna. Nola, baserritar jakintsua eta modernoa, Gomi abeltzainarekin ezkondu da eta arkupeetan zain zituzten ezkontzara joandakoak eta ikusmiran agertutakoak. Guztien zorionak jaso dituzte eta banketera joan dira gero, Kultur Kafera, han izan baitu jarraipena ospakizun herrikoiak. Bederatzi mahai zituzten gordeta ezkontzan parte hartu nahi zuen lagunentzako eta dotore jantzita agertu dira horiek. Ezkontzarako ez ziren mahaiak ere beteta egon dira, eta horietan zeuden lagunak ere agurtu dituzte permormanceko protagonistek. Hitzik gabeko ikuskizuna izan da Taupada Antzerki Taldeak ondutakoa, baina berbarik egin gabe ere asko adierazi dute.