Nola, baserritar jakintsua eta modernoa, Gomi abeltzainarekin ezkondu da, eta ezkontza ospakizunean, sentimendu kontrajarriekin topatuko da. Hitzik gabeko ikuskizuna izango da. 12:00etan izango da ezkontza zibila udaletxean, eta 13:00etan Kultur Kafean egingo dute ospakizun herrikoia.
Ospakizunerako bederatzi mahai egondo dira gordeta, eta mahai bakoitzean bost lagun eseriko dira. Mokadutxoa eta edaria izango dute gonbidatu horiek, doan. Ezkontza ospakizunera arropa aproposa eramateko eskatu dute antolatzaileek, eta horiek lehentasuna izango dute mahaietan esertzeko.
Edurne Lasak zuzenduko du obra, eta aktore lanetan hauek arituko dira: Eduardo Ayesta, Ibai Leon, Dani Zelaia, Leire Apellaniz, Estibalitz Begil, David Rodriguez, Oihane Gartzia, Nerea Cuende, Ruben Markina, Eire Markina eta Joxe Mari Larrañaga. Gonbidatuen figurazio lanetan, berriz, Loli Outumuro, Coro Fernandez, Gloria Santiago/Bego Moro, Maite Txurruka, Nagore Cid eta Edurne Lasa arituko dira.
Rolei dagokionez, Leonor amabitxia izango da Dani Zelaia, Aingeru aitabitxia Leire Apellaniz eta ezkongaien familiako beste hainbat kide izango dira honakoak: Eztibalitz Begil 'Zirilo, Nolaren anaia'; David Rodríguez, 'osaba Julito' eta Oihane Gartzia, 'Izeba Mariasun'. Nerea Cuende 'Alfredito laguna' izango da; Ruben Markina 'Bruno, Seurreko mutila'; Eire Markina 'Argi erreportaria' eta Joxemari Larrañaga 'txoferra eta DJ-a'.
Taupadarekin aritzen diren ohiko antzezleez gainera, Jubilatuen Biltokian sortu duten Jubi antzerki taldeko zenbait kidek hartuko dute parte estreinakoz. Loli Outumuro, Coro Fernandez, Gloria Santiago, Bego Moro eta Maite Txurruka batuko dira Taupadaren troupera oraingoan.
Zapatuan ezkontzekoa den Nolak prest du dena, herriko dendetan egin baititu ezkontzarako erosketak azken egunetan. Ikusi hemen.