09:00etatik 21:00etara egongo da itxita Santa Ana kalea. Era berean, ordutegi horretan itxita egongo dira kaleko garajeen sarrera eta irteerak. Kale horretan eta inguruetan bizi diren pertsonei joan-etorriak aldez aurretik planifikatzeko domendatu die Udalak, "eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen".
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Nahaste Borraste proba egingo dute eta Santa Anatik pasatzen dira korrikako ibilbidean. Udaletik zehaztu dutenez, kaletik igaro ahal izango dute parte hartzaileek.