Astelehenean zabalduko dute Udako Kirol Campuserako izen ematea

Barren 2024ko api. 26a, 15:18

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Udako Kirol Campusa antolatu du ekainaren 24tik uztailaren 29ra bitartean.

Astelehenean, apirilaren 29an, zabalduko dute izena emateko epea eta maiatzaren 28ra artekoa izango da. Interesdunek Olaizaga kiroldegian bertan edo olaizagaharrera@hotmail.es posta elektronikora idatziz eman ahal izango dute izena. Patronatuko bazkideek 109 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 119,75 euro.

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra, astelehenetik barikura, 9:30etik 12:30era, 2012 eta 2017 artean jaiotako haurrek (biak barne) hainbat kirol egin ahal izango dituzte (hala anola, eskalada, atletismoa, mendiko bizikleta, futbola, eskubaloia, herri-kirolak, mendi-jokoak, tenisa eta patinajea). 2008-2011 urteen bitartean jaiotako gazteek, berriz, Goi Mailako Kirol Udalekuetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute. 
Udalekuak Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetako kirol instalazioetan, igerilekuetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste espazio batzuetan egingo dituzte.