Iker Izagirre eskuz banakako Gipuzkoako txapelduna izan da lau t'erdian

Barren 2024ko eka. 19a, 16:30

Iker Izagirre Gipuzkoako txapeldunaren txapelarekin, IƱaki Artola pilotari profesionalaren ondoan.

Bi txapelketa irabazi ditu Iker Izagirre Rodriguez pilotari elgoibartarrak asteburuan, banaka lehena eta bikoteka bigarrena.

Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketaren finalak jokatu zituzten barikuan, ekainaren 14an, hainbat frontoitan. Ikaztegietako udal pilotalekuan jokatu zuten jubenilen lehen mailako eskuz banakako lau t'erdiko finala. Lazkaoko Lapke pilota taldea ordezkatu zuen Izagirrek 22 eta 16 irabazi zion Alegiko Intxurre taldeko Harkaitz Muruari. Izagirrek eta Muruak ondo baino hobeto elkar ezagutzen dute, azken urteetan behin baino gehiagotan aritu baitira elkarren aurka, eta partida garrantzitsuetan gainera. 2019an, artean alebinak zirela, Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten biek eta orduan ere elgoibartarrak jantzi zuen txapela. 

Iker Izagirre Gipuzkoako Txapelketako  t'erdiko finaleko une batean. 22 eta 16 irabazi zon harkaitz Muruari.


Bigarren txapela, Gasteizen

Txapelak janztearena ez da arrotza Izagirrerentzat, asteburuko bigarrena biharamonean jantzi baitzuen. Zaramagako eskuz binakako txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Gasteizen, eta hori ere irabazi zuen Lodosako pilotari Hugo Figueroa bikotekide zuela. Sagastibeltza eta Galarza izan zituzten aurkari finalean eta 11 tantoan laga zituzten Leitzako Aurrera eta Lekunberriko Larraun taldeeko pilotariak. Izagirrek hirugarren urtez jarraian irabazi du Zaramagako txapelketa. 2022an kadede mailan eskuratu zuen txapela, Santestebanekin bikotea osatuz eta iaz Lacallerekin lortu zuen garaipena, kadete mailako azken urtean Gomez eta Elorz bikoteari 22-08 irabazita.

Iker Izagirre pilotakada emateko prest, Zaramagako eskuz binakako txapelketako finalean.

Iker Izagirre eta Hugo Figueroa, Lodosako San Francisco Javier taldeko pilotaria, Zaramagako Eskuz Binakako 49. Pilota Txapelketako irabazleak.