Festa giroan agurtu du Sanlok denboraldia

Barren 2024ko eka. 19a, 08:58

Urtero moduan, jai giroan eta jokalariei eginiko lana aitortuz amaitu du denboraldia Sanlo kirol taldeak.

Sanloko jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta kirol taldearen bueltako beste hainbat lagunek Sanlo Festan parte hartu zuten aurreko zapatuan. Gainera, herritar guztiei irekia izan zen aurtengo festa, Sortu zeneko 25. urtemuga ospatzen ari baita Sanlo. Parte hartu zuten guztiei eskerrak eman dizkie Sanlok, bereziki antolaketan lagundu zuten guztiei, "sukaldean, tabernan, zerbitzatzen, musikarekin, muntatzen eta jasotzen eta gainerako lan guztietan jardun zutenei esker giro bikainean eman genion amaiera denboraldiari. Guztion artean egiten baitugu Sanlo", adierazi dute. Lutxi Arregik egindako bideoan jaso dute Sanlo Festako giroa.

Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten. Txapelketak irabazi dituzten taldeek ere jaso zuten aitortza, eta baita aurreko zuzendaritzako kideek eta Sanloren bueltako lagunek ere, urteetan Sanloren alde egindako lanagatik.

Hona hemen Sanloko 2023-2024ko jokalari aipagarrienak.

2023-24 denboraldiko Sanloko jokalari aipagarrienak.