Sanloren festa herritar guztientzako irekia izango da, 25. urteurrenaren harira

Barren 2024ko mai. 28a, 16:13

Sortu zeneko 25. urtemuga ospatzen ari da Sanlo kirol taldea aurten, eta denboraldia agurtzeko egin ohi duten festa herritar guztiei irekia izango dela aurreratu dute, urteurrena nahi duten herritar guztiekin ospatzeko. 

"Sanloren familia inoiz baino handiagoa izango da aurten", esan dute, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Interesatuek sanlo.net webgunean eman dezakete bazkarirako  izena, Berriak atalean duten galdetegia beteta. Lekua mugatua denez maiatzaren 30erako izena eman behar dela zehaztu dute, eta ordurako ordainketa egina izan behar dela.

Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta 15 euro adin txikikoek.