Bertan behera gelditu da iktusari buruzko hitzaldia

Barren 2024ko eka. 18a, 12:47

Iktusari buruzko hitzaldia eman behar zuten eguaztenean, baina bertan behera gelditu dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Iktusari buruzko hitzaldia eman behar zuen lagunak ezin izango duela Elgoibarrera etorri azaldu dute antolatzaileek. Duintasunak eta Euskadiko Pertsona Antikoagulatuen Elkarteak antolatu zuten hitzaldia, ekainaren 19rako. 

Antolatzaileek gaineratu dute aurrerago jakinaraziko dutela noiz egin ahal izango duten iktusari buruzko hitzaldia.