Iktusaren sintomak ezagutzeko argibideak emango dituzte, eta horrelako kasuen aurrean nola jokatu behar den azalduko dute. 18:30ean izango da saioa, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Garai batean tronbosia, enbolia, infartoa edota hemorragia bezala ezagutzen genituen gaitzak hitz bakar batean biltzen dira egun: iktusa. Jatorri baskularra duen burmuineko edozein gaixotasuni buruz hitz egiteko erabiltzen den berba da. Garuneko iktusa edo infartua garuneko odol-hornidura bat-batean etetea da. Urtero 120 mila kasu inguru gertatzen dira Espainiako Estatuan. Gehienak 50 eta 70 urte bitartekoen artean gertatzen dira, eta heriotzen %17, ezintasunen %37 eta sendatzeen %46 eragiten dituzte.
Iktusa edonork izan dezake, baina aukera gehiago dauka hainbat jendek, eta aukera horiek areagotzen dituzten gauzak badaude: tentsio altua dutenek, diabetikoek, erretzaile direnek, sedentario direnek, drogak hartzen dituztenek… horiek arrisku gehiago dute iktusa izateko.