Elgoibarko bederatzi elkarteren webguneak sortu dituzte herriko ikasleek

Barren 2024ko eka. 12a, 19:43

Herriko ikastetxeetako ikasleek Elgoibartik Mundura ekimenaren baitan herriko elkarteentzat sortu dituzten webguneak aurkeztu zituzten eguaztenean, Aita Agirreko Kulturgunean. 

Lorea Argarate zientzialari eta dibulgatzaileak gidatu zuen aurkezpen saioa, eta DJ saioa ere eman zuen. Ingurune digitalean euskararen digitalizazioa eta erabilera sustatzeko, Elgoibarko Izarrarekin eta PUNTUEUS Fundazioarekin elkarlanean, abiatu zuen proiektua Elgoibartik Mundura Fundazioak 2024aren hasieran.  
Elgoibarko elkarteen digitalizazioa sustatzea eta .eus domeinuaren erabilera sustatzea izan dituzte helburu, eta hauek dira lehen urte honetan parte hartu duten elkarteak eta egileak:  

Hona ekimenean parte hartu duten elkarteen zerrenda, webgunea garatzeaz arduratu den ikastetxea eta sortu duten webgunea:

    • HAIZEA-Elgoibarko Emakume Taldea (Elgoibar Ikastola): haizeaemakumetaldea.eus
    • C.D. Elgoibar (Elgoibar Ikastola): cdelgoibar.eus
    • Inazio Bereziartua Musika Eskola (Elgoibar Ikastola): elgoibarmusikaeskola.eus
    • Egur Arte Tailerra (IES Elgoibar BHI): egurarte.eus
    • Zubi Ondo Xake Elkartea (IES Elgoibar BHI): zubiondoxaketaldea.eus
    • Atxutxiamika Aisialdi Elkartea (IES Elgoibar BHI): atxutxiamaika.eus
    • Mauxitxa Txaranga (IES Elgoibar BHI): mauxitxaranga.eus
    • Elgoibarko Jubilatuen Biltokia (Meka Lanbide Eskola): elgoibarkojubilatuenbiltokia.eus
    • Kalamua Guraso Elkartea (Elgoibarko Herri Eskola): kalamuagurasoelkartea.eus

Hona ekitaldia, irudietan: