Elgoibarren gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunaren alde lan egin duten norbanakoei edo elkarteei aitortza egiteko banatzen ditu sariak Udalak. Herriko edozein erakundek edo pertsona fisikok aurkeztu ditzake sarietarako hautagaitzak, eta horretarako azken eguna uztailaren 12a izango da.
- Proposamenak labur.eus/lilasaria2024 estekaren bidez aurkez daitezke proposamenak online, eta fisikoki, Aita Agirre kulturguneko sarreran dagoen kutxan sartuta.
Epaimahaia Lilaren Mahaiko hiru kidek, Berdintasun saileko teknikariak, Berdintasun arloko arduradunak eta alkateak osatuko dute. Irabazleak garaikurra eta 500 euroko saria jasoko du, irailaren 19an Lilan bertan egingo duten ekitaldi publikoan.
Lehen Lila Saria SANLO Eskubaloi Taldeak jaso zuen 2022an, emakumeen kirola sustatzeko egindako lanagatik, eta iaz, Itziar Ajuria Elgoibarko Ikastolako lehen andereñoari eman zioten.