Euria zegoen iragarrita eta kontzertua hastearekin batera erori ziren lehen euri tantak. Kontzertuan zehar euria egin zuen arren, ez zuen bota plazatik jendea uxatzeko adina. Izan ere, kontzertuko azken abestia joten ari zirenean bota zuen euri gehien. Plazan batutako herritarrek Nino Bravo abeslariaren kantarik ezagunenak entzun zituzten Serafin Zubiriren ahotsean. Abeslari nafarrak Bravoren omenezko musika-bira egiten dihardu eta argi laga zuen eskua hartua diela haren abestiei eta kantaerari. Bandak Iñaki Urkizu Bilboko Musika Bandako zuzendariak moldatutako Bravoren kantak jo zituen, Gorka Mujikaren zuzendaritzapean.
Udal Musika Bandakoek, aurreko edizioetan Celtas Cortos taldearekin ere jo izan dute, rock gaua egin zuten, gospel talde batekin ere eman zuten kontzertua eta, iaz, oso goian jarri zuten langa Queen Gauarekin.
Kontzertuko zenbait abesti, bideoan: