Praktikak euskaraz egiteko aukera izan du, eta oso gustura egon da. "Lan mundua nolakoa den ikusteko aukera izan dut, eta gainera, euskaraz, beraz, oso gustura egon naiz. Enpresa txikia da, eta langile gehienak hemen bueltakoak dira; Azkoitia, Azpeitia, Ondarroa... denek euskaraz egiten dute. Enpresa honek euskaraz funtzionatzen du". Enpresak euskarari garrantzia ematen diola iruditu zaio, euskaraz ez dakitenak kenduta, gainerakoek euskaraz egiten dutelako beraien artean.
Eskolan muntaian aritu da bereziki, eta enpresan ez da horrenbeste aritu muntaian, baina beste lan pila bat ikusi ditu, eta oso aberasgarria iruditu zaio: "Denetik egitea tokatu zait, lantaldeko komodina izan naiz, eta asko ikasi dut. Harreman ona izan dut langileekin eta pozik geratu naiz".
Udan enpresan bertan lan egingo du, baina aurrera begira ikasten jarraitzeko asmoa dauka, eta Lanbide Hezikletako goi mailako ziklo bat egingo du.
- Irakurri hemen erreportajea