Emakume migratuen ahalduntzean aritu da lanean, feminismotik. Bere zeregin nagusia emakume horiei gaztelania irakastea izan da, ahoz zein idatziz, baina irteerak ere egin dituzte, inguruko txokoak eta kultura erakusteko, Elgoibarko zerbitzuen berri emateko... Emakume horiekin harremana gaztelaniaz izan du, baina gainerako langile eta hezitzaileekin euskaraz harremandu da: "Zabaltzen Sartun badute euskararekiko konpromisoa, eta Korrika Elgoibartik pasatu zenean emakume migratuekin jaitsi ginen ikustera. Azaldu genien zer zen Korrika, eta saiatu ginen emakume horiek apur bat euskarara ekartzen".
Praktikaldia oso gustura egin du Eturak, eskolan ikasitakoa praktikan ikusteko aukera izan duelako, eta euskaraz egin izana modu positiboan baloratu du. "Ikasketak euskaraz egin ditugu, eta niretzako garrantzitsua izan da praktikak ere euskaraz egin ahal izatea. Euskal Herrian gaude, eta lan mundu euskalduna izatea oso positiboa da".
Datorren urtera begira Unibertsitatera joatea gustatuko litzaioke, Gizarte Hezkuntza ikasketak egitera.
- Irakurri hemen erreportajea