Duela aste batzuk Donostian egin zuten moduan, Bilbon ere jokatu dute enpresen arteko lasterketan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 186 enpresetako 1.876 antxitxikari lehiatu ziren domekan egin zuten proban. Gizonezkoenak izan ziren 175 talde, 32 emakumezkoenak eta mixtoak izan ziren ugarienak, 262 talde guztira. Lau taldez osatutako taldetan lehiatu ziren antxitxikariak.
Emakumezkoetan Eroskiko taldea izan zen azkarrena, bigarren urtez jarraian, iazkoan ere garaipena eskuratu baitzuten.. 36 minutu eta 46 segundo behar izan zituzten 7,7 kilometroko ibilbidea osatzeko. Ibaizabal ibaiaren ertzetatik aritu ziren saltaka (ikus ibilbidea). Ana Isabel Eleno Agustinek, Isabel Serna Arrizabalagak eta Agurtzane eta Pilar Pilar Arriola Diez ahizpa elgoibartarrek osatu zuten Eroskiko taldea. Hala, hobetu egin dute joan den maiatzaren 19an Donostian jokatu zuten enpresen arteko lasterketan lortutako emaitza, hirugarren postuan sailkatu baitzirenn Donostian.
Gizonezkoen sailkapenean Ertzaintzaren bi talderentzat izan ziren aurreneko bi postuak, eta ITP Aero enpresako taldea sailkatu zen hirugarrengo lekuan. Talde mistoen artean, berriz, Orona gailendu zen, Aceros Olarra eta CEIP Arrontegiren aurretik. (sailkapen guztiak hemen)