Zaleen aurrean agurtu dute denboraldia Sanloko bi talde nagusiek, eta ez nolanahi gainera, Kopako tituluak jokoan baitzituzten zapatuan Olaizaga kiroldegian jokatu zituzten denboraldiko azken partidetan.
Gizonezkoen senior taldea kantxaratu zen lehenik, zapatu eguerdian jokatu baitzuten euren finala, Usurbilen aurka. Etxeko taldea gailendu zen hiru goleko aldeaz, 23-20ko emaitzarekin.
Zapatu arratsaldean jokatu zuen Malapek bere Kopako finala. Eibarko taldea izan zuten aurkari eta armaginak gailendu ziren derbi kutsuko finalean, 24-28ko emaitzarekin.