Senior emakumezkoen taldeak, Malapek, Andoiango taldea kanporatu zuen finalerdietan, gol bateko aldeaz irabazita, 24-24eko emaitzarekin. Zapatu honetan jokatuko dute Kopako finala, 19:00etan, Olaizaga kiroldegian. Finalaz gainera derbia ere izango da Eibar taldea izango baitute aurkari.
Senior gizonezkoen talde nagusiak, Alcortak, orain bi aste lortu zuen finalerako txartela, lau talde lehiatu ziren ligaxkan lehen postua ziurtatu eta gero. Finalean Usurbil izango dute aurkari. Zapatuan jokatuko dute finala, 12:00etan, Olaizaga kiroldegian.
Denboraldiari amaiera ezin hobea emateko aukera izango dute Sanloko taldeek, eta animatzera joateko dei egin diete zaleei.