Kontzertu berezia izan zen, estreinakoz gauez aritu baitziren musika eskolako ikasleak. Formatua ere ezhoikoa izan zen beraientzat, Betisua txarangari sekzio ritmiko bat (bateria bat, baxua, bi piano eta gitarra) gehituta BetiSua Big Band taldea sortu baitzuten kontzerturako. Eskolako rock taldeak hasi zuen kontzertua eta Korunahia eta Gaztenahia koruetako kideak ere igo ziren ezenatokira. Bi kantutan bakarlariek ere parte hartu zuten: batean, Maite Marquez mendaroarrak Feeling Good abestia kantatu zuen; eta, bestean, Kitziki musika taldeko Itsaso Alberdik eta Maddi Arrietak Lia Aierberekin batera aritu ziren. Kantuz eta Aldapeko kanta herrikoiekin sortutako moldaketa bat abestu zuten, Kalakan taldeak ezagun egin dituenak azken urteetan.