Era horretako kontzertu bat egiten duten aurreneko aldia izanik, urduri zeudela aitortu zuen Novak berak hasieran. Ikasleei, baina, ez zitzaien urduritasunik nabaritu, eta trebetasun handiz aritu ziren kontzertu osoan. Musika eskolako rock taldeak zabaldu zuen 22:00ak pasatxoan hasi zen emanaldia, hiru pieza joz. Ondoren, beste zortzi kantu interpretatuko zituzten musika eskolako ikasleek Big Band formatoan. Betisua txarangari sekzio ritmiko bat (bateria bat, baxua, bi piano eta gitarra) gehituko zioten horretarako, eta bi kantutan bakarlariek ere parte hartu zuten: batean, Maite Marquez mendaroarrak eta bestean, Kitziki musika taldeko bi kidek eta hirugarren abeslari batek. Korunahia eta Gaztenahia koruetako kideak ere igo ziren eszenatokira.
Kontzertuaren amaiera aldera ikasteen ezusteko errekonozimendua ere jaso zuen Aitor Novak. Eurekin egiten duen lanari aitortza egin eta eskerrak eman zizkioten ikasleek, eta lora sorta bat oparitu zioten. Musika Eskolako saxofoi irakasle eta zuzendari pedadgogikoa da Nova. Honek ikasleengandik jasotako laudorioak itzuli zizkien kontzertuaren amaieran eta dituen ikasleekin lan egitea plazer bat dela esan zuen.
Musika Gaua kontzertua, irudietan (argazkiak: BARREN eta Mike Askasibar):