Buruz buruzko pilota txapelketako finala ikusteko pantaila jarriko du Mendaroko Udalak

Barren 2024ko maiatzaren 30a

Realak eta Bartzelonak jokatu zuten Espainiako Erregina Kopako finalarekin egin zuten bezala, buruz buruko pilota txapelketa elkarrekin ikusteko aukera eman nahi die Mendaroko Udalak herritarrei.

Hori dela-eta, eta orduan egin bezala, ekainaren 2an ere pantaila jarriko dute udaletxeko atarian, Jokin Altunak eta Unai Lasok jokatuko duten finala ikusteko. 17:00etan hasiko da partida.