Oscar Martinen argazki batek irabazi du lehen saria, Txankakua elkarteko komertzioetan gastatzeko 180 euro. Lehiaketako epaimahaiak Raquel Perezek lehiaketara aurkeztutako argazkiari eman dio bigarren saria, 100 euroko erosketa bonua. Publikoaren Saria ere Oscar Martinek aurkeztutako argazkiak jaso du (100 euro).
Mintxetan futbolaren inguruan sortzen den giroa, "futbolaren mundua", argazkietan jaso behar zuten parte hartzaileek, joan den maiatzaren 11n egin zuten argazki rallyan.