Mugertza krosean garaipen gehien eskuratu dituen emakumea izan zen Belen Azpeitia, sei alditan irabazi baitzuen Elgoibarko krosa: 1968an estreinakoz, eta bost urtean jarraian gero (1972, 1973, 1974, 1975 eta 1976). 1972ko garaipen hartan Julian Azkue Villarrek atera zion argazki batekin osatu duten eskultura bistaratu zuten barikuan Elgoibarko Udalak eta Mintxeta Atletismo Taldeak antolatu zuten omenaldi ekitaldian. Aurrerantzean Juan Mugetzaren eta Mamo Wolderen irudien ondoan egongo da antxitxikari donostiarrarena. Bere alaba Izaskun Urbietak hunkituta jaso zuen amari egin dioten aitortza.
Ekitaldiko argazkiak, HEMEN