Museoen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen antolatu zituzten herrian ditugun hiru museoek: Makina Erremintaren Museoak, MUFOMIk eta Hezur Museoak, eta dozenaka lagun batu zituzten zapatuan eginiko ekintzetan
Hezur Museoak eta MUFOMIk jendetza handia izan zuten, egunean zehar 300 bisitari jaso baitzituzten. Eguna "oso emankorra" izan zela adierazi dute. Era berean, 125 bat lagun batu ziren Makina Erremintaren Museoan egin zituzten ekitaldietara..