Furgobaratza etorriko da astelehenean, Elgoibarko Baratze Parkera

Barren 2024ko mai. 23a, 16:10

Furgobaratza zerbitzu ibiltaria Urruzunon dagoen Elgoibarko Baratze Parkera etorriko da astelehenean, maiatzaren 27an. 

18:00etatik 19:30etara bitartean egongo da Furgobaratza Elgoibarko baratze publikoak dauden inguruan. Bertara gerturatzen direnek, baratze zaintza ekologikoaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute, baita landare eta hazi ekologikoak lortzeko aukera ere.

Aholkularitza doakoa da eta bertara edozein erabiltzaile gertura daiteke, ez da beharrezkoa baratze parkeko erabiltzaile izatea eta beste herrietako baratzezainak ere gertura daitezke.