Bizikletak konpontzeko mekanika ikastaroa eta BTT irteera antolatu dituzte ekainerako

Barren 2024ko mai. 23a, 10:11

Bizikletak konpontzeko oinarrizko mekanika ikastaroa antolatu dute elkarlanean Morkaiko Mendizale Elkarteak eta Elgoibarko Lagun taldeak.

Ekainaren 5erako antolatu dute ikastaroa, Mintxetan, 18:00etatik aurrera. Ordu eta erdiko saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta bizikleta egoera onean mantentzeko aholkuak emateaz gainera, konponketak eta doikuntzak nola egin azaldu eta erakutsiko dute, teoria eta praktika uztartuko dituen saioan. Besteak beste, honakoak landuko dituzte: bizikletak nola garbitu eta olioztatu, balaztak eta eserlekua nola egokitu, gurpilak aldatu eta zulatuak konpontzeko teknikak eta transmisioak nola konpondu. Norberak bere bizikleta eramateko eskatu dute.

Doakoa den arren, izena eman behar da parte hartzeko. Maiatzaren 31 da izena emateko azken eguna eta online egin behar da, honako loturan datuak emanda

 

BTT irteera Lekunberrira

Mendiko bizikletaz gozatzeko asteburu osoko irteera antolatu du Morkaikok ekainaren 7tik 9rako. Nafarroa Garaiko Leitzaldea eskualdean kokatua dagoen Lekunberri herria inguratzen duten basoetan barrena mendi bizikletaz ibiltzeko plana prestatu du Morkaikoko BTT sailak. Informazio osoagoa HEMEN