Ekitaldian, Jon Lizarraldek azaldu zuen 25 urte bete direla aurten Elgoibarko dantzariak txapelketetan parte hartzen hasi zirenetik, eta eskerrak eman zizkien urte hauetan guztietan bidelagun izan dituzten guztiei: dantzariei beraiei, txistulariei, musika eskolako arduradunei, Haritz dantza taldekoei eta bereziki beti ondoan izan dituen Arantza Aginako, Rafa Iturrino eta Iera Larrañagari.
Ekitaldiaren amaieran, Agurra dantzatu zieten dantzariek Jon Lizarralde eta Arantza Aginakori. (ikus argazki-bilduma)