Boxeo jaialdiko bideoa

Barren 2024ko mai. 12a, 20:03

Boxeo jaialdiak inguruotan ohikoak ez diren arren, kirol hau Deba bailaran zabaltzeko ahaleginean dihardu Sorabox taldeak, eta asmo horretan hamar borrokaldiz osatutako amateur mailako boxeo jaialdia antolatu zuen Ixa Rodriguezek gidatzen duen taldeak Olaizagako kiroldegian. 

Gizonezkoen artekoak izan ziren sei borrokaldi eta emakumezkoen artekoak gainerako laurak, emakumeen boxeoari hauspoa eman nahian ere ari baita ahalegina egiten Ixa Rodriguez. (ikus hemen borrokaldietako emaitzak eta argazkiak)
Elgoibarren ring gainera igo ziren boxeolari askorentzat jendaurrean borrokatu ziren aurreneko aldia izan zen. Jaialdiko zenbait borrokalditako uneak jaso ditugu bideoan, bizi izan zen giroaren erakusgarri modura.