Trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango du Itzuliaren etapa amaierak

Barren 2024ko mai. 6a, 13:17

Elgoibarren amaituko da barikuan Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa, eta trafikoan, aparkalekuetan eta zenbait zerbitzutan izango duen eraginaren eta aldaketa "zehatzen" berri eman du Udalak.

 

APARKALEKUAK ETA TRAFIKO MOZKETAK:

Hustu beharreko aparkalekuak
Ondorengo aparkalekuetako ibilgailuak erretiratu behar dira:

  • Bernardo Ezenarro kalea 2024/05/09 - 16:00etarako.
  • Pedro Migel Urruzuno kalea 2024/05/09 - 16:00etarako.
  • Aita Agirre plaza 2024/05/09 - 16:00etarako. (Merkadilloaren gunea 06:00etarako)
  • Kalebarren plaza 2024/05/09 - 16:00etarako.
  • Basarte kalea (seinalizatutakoak soilik) 2024/05/09 - 16:00etarako.
  • Trenbide kalea 2024/05/10 - 06:00etarako.
  • Santa Ana 46 ondoko aparkalekua 2024/05/10 - 06:00etarako.
  • Zizilion kalea 2024/05/10 - 06:00etarako.
  • Zizilon Kaleko TAO gunea 2024/05/10 - 06:00etarako.

Trafikoarentzat itxita egongo diren kaleak:
2024/05/10 - 07:00etatik lasterketa bukatu eta desmuntaia bukatu arte:

  • Pedro Migel Urruzuno kalea.
  • Aita Agirre plaza.
  • Kalebarren plaza.
  • Errosario kalea.
  • San Bartolome kalea.
  • San Frantzisko kalea.
  • Bernardo Ezenarro kalea (1etik 13rako garajeetakoek 13:00ak arte atera ahal izango dituzte kotxeak).

2024/05/10 – 11:00etatik aurrera (ohiko ordutegian):

  • Santa Ana kalea.

2024/05/10 – 12:30etan trafikoa guztiz itxiko da

  • Trenbide kalea. 12:30etan kalerako sarrerak itxiko dira (San Roke eta Santa Ana kaleko biribilguneetan).


2024/05/10 - Lasterketa helmugara iristen denean (aurreikuspenaren arabera 13:30ak inguruan) ondorengo kaleak ere itxiko dira (lasterketako ibilgailuak erretiratu bitartean):

  • N634tik Ermuranbide kaleko biribilgunerako tartea.
  • Trenbide kalea (ondorengo kaleetan izango du eragina: Antonio Arrillaga, San Ignazio, Santa Ana eta Ubitarte plaza).


ELBARRITUENTZAKO GUNEAK:
Lasterketarentzako gordetako guneetan (Aita Agirre plazan, Bernardo Ezenarro kalean, Trenbide kalean eta Deba kalean) kentzen diren elbarrituentzako aparkalekuak ondorengo guneetan erreserbatuko dira: Ubitarte plazan 4 aparkaleku eta Uparitzaga kalean 3 aparkaleku.

UDALBUSA:

  • 2024/05/09 16:00etatik 2024/05/10 17:00etara Udalbusa ez da Aita Agirrera sartuko.
  • Udalbusaren zerbitzua eten egingo da 2024/05/10ean 11:00 – 16:00etara.


TAXI GELTOKIA:
Taxi Geltokia Uparitzaga 6 parera leku aldatuko da.

EDUKIONTZIAK:
Pedro Migel Urruzuno Kalea:
2024/05/9ko gauean ondorengo edukiontziak erretiratuko dituzte 2024/05/10eko gauera arte.

  • Biohondakinak jasotzeko zabor – edukiontzia.
  • Beira jasotzeko zabor – edukiontzia.
  • Etxeko olioa jasotzeko zabor – edukiontzia.
  • Arropa jasotzeko edukiontzia.

Bernardo Ezenarro Kalea: 

Bernardo Ezenarro 2- 4 parean dauden edukiontziak, Osasun zentroaren parera lekualdatuko dituzte 2024/05/9ko gauetik 2024/05/10eko gauera.