Udalak “Elgoibar Hobetzen” egitasmoaren baitan jarri dute martxan ur-banagailuak banatzeko ekimena eta herriko 11 taberna eta jatetxek egin dute bat ekimenarekin: IMH Taberna, The End Taberna, Usua Kafetegia, El Gautxo Taberna, Ilunpe Taberna, Sua Taberna, Kaia Kafetegia, Ametsa Taberna, Olaizaga Kiroldegiko Taberna, Gorbeia Jatetxea eta Lanbroa Taberna.
Iturriko ura banatzeko ontziekin erabilera bakarreko plastikozko botilekiko mendekotasuna "nabarmen" murrizten dela adierazi dute udal arduradunek eta horrela, ingurumena babesten laguntzen dela.