Udaletik jakinarazi dutenez, “Elgoibar Hobetzen” egitasmoaren baitan jarri dute martxan ur-banagailuak banatzeko ekimena. Ur-banagailu berrerabilgarrien aldeko apustua eginez, erabilera bakarreko plastikozko botilekiko mendekotasuna "nabarmen" murriztuko dela azaldu dute. Izena ematen duten ostalariek doan jasoko dituzte ur-banagailuak.
- Honako loturan egin ditzakete eskaerak, martxoaren 21a baino lehenago: https://labur.eus/elgoibarhobetzen