Apirilaren 24ra arte egongo dira greban. ELA sindikatuak deituta, protesta ekitaldia egin dute gaur arratsaldean, Kalegoen plazan. Besteak beste, hitza bete dezala eskatu diote Aisilan enpresari, eta soldata duinak aldarrikatu dituzte.
ELA sindikatutik jakitera eman dutenez, Aisilan enpresak 2016tik kudetzen du Herriko Antzokiko zerbitzua. Zornotzako enpresa bat da, bereziki instituzio eta erakundeentzako kultura proiektuak kudeatzen dituena, eta Elgoibarren sei langile dituzte.