Proiektuaren funtsa, Elgoibarren belaunaldi guztientzako bizigarria izango den natur-espazio bat diseinatzea dela jakinarazi dute sustatzaileek. 2023ko apirilera arte aisia gune bat egon zen Sallobenteko berdegunerako diseinatu nahi dute natur-espazioa.
Horretarako, adin-tarte ezberdinekin ari dira pàrte hartze prozesua garatzen: umeak, nerabeak, gazteak, eragileak, nagusiak eta herritarrak, oro har. Umeei eta nerabeei eskatu diete dagoeneko iritzia eta horiek eginiko diseinu proposamenak Aita Agirre Kultur Kafeko hormetan zintzilikatu dituzte, herritarrek ideiok ikus ditzaten.
Sallobenten sortu nahi duten natur espazioa herritar ororentzako erabilgarria izan dadin, herritar guztien iritzia jaso nahi dute orain
- Eman iritzia HEMEN