Zaporeak erronkako zozketa eta errifetako irabazleak jakinarazi dituzte

Barren 2024ko mar. 25a, 13:59

Barikuan amaitu zuten Zaporeak-Lesbos Proiektuaren erronka solidarioaren baitan Debabarrena eskualdean antolatu duten janari bilketa. Elgoibarren pedrosillano erako 575 kilo garbantzu batu dituzte.

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatu du Zaporeak erronkaren seigarren ekitaldia eta Lesboseko errefuxiatu kanpalekuetara bidaltzeko janari bilketa egin dute martxoaren 18tik 22ra bitartean, Debabarrenako herrietan. Elgoibarren garbantzu pedrosillanoak batzen aritu dira eta 575 kilo jaso dituzte. Herritarrek hainbat lekutan eman zitzaketen garbantzuak: Merkatu plazan, Santa Anako Eroskin, Txilarre eko-dendan eta Meka ikastetxean. Laguntza eman duten herritarren artean afariak eta artelanak zozkatu dituzte antolatzaileek. Hona sariak eta zenbaki irabazleak:

  • Bi lagunentzako afaria Tantaka tabernan: Zenbaki saritua: 772 . Erreserbako zenbakia: 954
  • Bi lagunentzako afaria Salento Pizerian:  Zenbaki saritua: 649. Erreserbako zenbakia: 974
  • Gemma Monreal margolariaren artelan bat: Zenbaki saritua: 870. Erreserbako zenbakia: 912

 

Errifako zenbaki sarituak

Era berean, Zaporeaken aldeko zozketako errifak ere saldu dituzte eskualdeko hainbat denda eta tabernatan. Zapatuan egin zuten zozketa Eibarren, kanpainaren amaiera-ekitaldia izan den tuper solidarioaren baitan. Guztira zortzi afari zozkatu zituzten, -bakoitza bi lagunentzakoa-, Debabarrenako zenbait artistaren artelanekin batera. Hona saritutako zenbakiak eta dagokien saria 

  • 597 zenbakia - Afaria Sagarra jatetxean + Elisabeth Egurenen artelana
  • 437 zenbakia -  Afaria Salegi jatetxean + Maite Zanguituren artelana 
  • 2104 zenbakia- Afaria Baratze jatetxean + Esteban Orozen artelana
  • 3686 zenbakia- Afaria Belaustegi + Pepi Correaren artelana
  • 3235 zenbakia- Afaria Amatxin  + Cristina Azpiriren artelana
  • 2102 zenbakia- Afaria Mendiola jatetxean+ Fernando Dosantosen artelana
  • 2737 zenbakia- Afaria Kontent jatetxean + Mauri Martinen  artelana
  • 2468 zenbakia- Afaria Landa jatetxean + Esther Galarzaren  artelana

 

 3050 otordu egunero errefuxiatuentzat

Zaporeak erakundeko kideek azaldu dutenez, sei hilabeterako joan ziren Greziara, eta jada zortzi urte daramatzateu hango errefuxiatuei jaten ematen. "Gaur egun 3.050 otordu banatzen ditugu egunero, eta horretarako janari, boluntario eta diru asko behar da”, ohartarazi dute. Elgoibarren janaria batzen aritu diren lagunek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten herritar guztiei eta baita errifak saltzen lagundu dieten dendari eta ostalari guztiei ere. Era berean, Kopilan enpresari, Gemma Monreali eta Tantakakoei zein Salentokoei esker bereziak eman dizkiete zozketako sariak emateagatik.