Euskadiko selekzioak jan den abenduan lortu zuen Urrezko Fasea jokatzeko sailkatzea, beste zazpi selekziorekin batera, eta zortzi taldeok bi multzotan banatuta lehiatu ziren Murtzian
Euskal selekzioak Madrid, Andaluzia eta Asturias izan zituen aurkari bere multzoan. Lehen partidan 2-3 galdu zuten Madrilgo taldearen aurka, bina berdindu zuten Andaluziakoaren kontra, eta azken neurketan 5-0 irabazi zieten asturiarrei. Multzoko lehen bi taldeek lortu dute finalerdietarako sailkatzea, Madrid eta Andaluziako selekzioek. Bigaren multzoan Kanariar Uhartetako eta Valentziako selekzioek lortu zuten finalerdietarako txartela.