15 eta 17 urte azpiko Euskadiko selekzioek Palentzian jokatu dute asteburuan txapelketaren lehen fasea, Gaztela eta Leon eta Kanariasen aurka. Euskadik 5-3 irabazi zion Gaztela Leoni eta hutsna berdindu zuten kanariarren aurka. Emaitza horiei esker, martxoan jokatuko duten Urrezko Faserako sailkatzea lortu du euskal selekzioak. Bigarren fase horretan, Madrid, Andaluzia, Aragoi eta Kataluniako selekzioak izango duituzte aurkari. Realeko jokalaria den Sara Eturak "emozio handiz" jaso du euskal selekzioaren deia. Talde txuri-urdinean hegaleko postuan jokatzen badu ere, selekzioarekin erdiko aurrelari gisa aritu da, golik sartu ez badu ere. Orain, daukan onena ematen jarraitu beharko du Realarekin, berriro ere Euskadiko selekzioaren deia jasotzeko.
Elgoibar Kirol Elkarteko lau jokalarik ere jaso dute 12 urtez azpiko Euskadiko futbol selekzioaren deia, federazioak urtero abenduan antolatzen dituen entrenamendu saioetan parte hartzeko. Elorrion eta Laudion egin dituzten entrenamenduak. Selekzioek lurraldeka egin dituzte azken deialdiak. Nesken taldearekin hiru elgoibartar aritu dira: Laia Duarte Ibarra, Noa Zubiaurre Osoro eta Jare Iturriagaetxeberria Elorza. Mutilen selekzioarekin aritu da Teo Galdona Palomino. (ikus beheko argazkian)