Luiziak gertatu ostean, -martxo hasierako euripeen ondorioz azkena- bidearen gainaldeko zuhaitzen sustraiak bistan gelditu ziren eta bidera erortzeko egon zitekeen arriskua dela-eta, zuhaitzok moztea erabaki zuen Elgoibarko Udalak. Aste honetan egin dituzte lanak. Zuhaitzak moztu eta gero bidera eroritako lurra kendu dute hondeamakina txiki baten laguntzaz, eta mendi magala garbitu eta egonkortzeko lanak ere egin dituzte.