Urazanditik hasten den bide zatian gertatu da luizia, lehenago ere gertatu zen leku berean, baina lur gehiago galdu du orain magalak. Gainera, tamaina handiko zuhaitzak daude luizia izan den gainaldean. Udaletik jakinarazi dute azterketa teknikoak egiten ari direla arazoari erantzuna nola eman zehazteko. Zeregin horretarako egun batzuk beharko dituztela gaineratu dute.
Elgoibarko Udalak 2020an urbanizatu zuen Aizkorri eta Urazandi auzoak lotzen zituen mendi bidea, 37.486 euroko inbertsioa eginda. Udalaren 2019ko partaidetzako aurrekontuen prozesuan boto gehien jaso zituen bost proiektuetako bat izan zen.