Bideoa: Karakate Eguna

Barren 2024ko mar. 21a, 17:22

Ospatzeko eguna izan zen zapatukoa. Green Capital enpresak Karakaten parke eolikoa egiteko asmoak berpiztu zuen Karakate Bizirik taldea, eta hainbat eta hainbat herritar batu zitzaizkien proiektuaren kontra egiteko. 

Azkenik, bertan behera laga zuten egitasmoa, eta hori herritarrekin ospatu nahi izan dute eragileek. Egun osoko egitaraua prestatu zuten zapaturako, eta giro onean joan zen Karakate Eguna.