Lehiari ekiteko gogotsu zeuden bolariak eta 62k nhartu zuten parte irekiera jardunaldian, Floreagako bolatokian jokatu zuten tiraldian. Sebas Anantzabal elgetarra gailendu zitzaien etxeko bolariei, egin ztuen hiru jaurtialdietan 7 txirlo bota baitzituen elgetarrak, Floreaga taldeko Santos Muñozek eta Erik Muñozek baino bat gehiago. San Migel taldeko Unai Loiola elgoibartarrarenzat izan zen laugarrengoa, bost txirlo botata. Hona sailkapena:
- Sebas Arantzabal (Elgeta) 7 txirlo
- Santos Muñoz (Floreaga) 6 txirlo
- Erik Muñoz (Floreaga) 6 txirlo
- Unai Loiola (San Migel) 5 txirlo
- Alex Campos (Asola Berri) 4 txirlo
- Mikel Urkia (San Joxepe) 3 txirlo
Aiastiako tiraldia, zapatuan
Hamar jardunaldi izango ditu Gipuzkoako txapelketak eta Elgoibarren jokatuko dute bigarrengoa, Aiastiako San Mige bolatokian. Zapatuan izango da, 17:00etan. Bezperan ere egongo da bolotan egiteko aukera, tiraldia egingo baitute bariku gauean, 23:00etatik aurrera, bolariko euro bana ordainduta.